XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arotzarekiko eleketak bere ustea sendotu zioten, bere jakintasunaz txinistu ta Einstein-en ustari zallak ikasten asi zan.

Orretarako, ordea, lendanik zerbaitxo gaitua egon bear, mallaz-mallako ikasketak egin bear, ta gure oskailariak iritxi-eziñeko ezkutuetara jota, etsi bearrean, gero ta geiago zaletu ta txegosi ezin zitzakean arloak iretsi.

Orain sendatzeko edo arras txoratzeko aukeran dago.

¡Jainkoak lagun!.

Baño, batez ere, irakurleak jakin nai lukeana Mirele ta Martin-en maitasun-arazoaren bukaera.

Guk emen esandakoa orain gutxi dala gertatu zan.

Or utzi genituan biak bata bestea gabe ezin bizi.

Aien alkarkunde goxoak guri ere biotz-ikutua egin zigun.

Asarre edo kopetillun egoten ziran bakoitzean, gu ere goibeldu; zoriona berekin ba-zuten, gu alaitzen gintzaizkien.

¿Aidean erori-zorian zeuden zartako guztiak Antonio-ri gañeratzen zitzaizkiola? Guri ezerez.

¿Zillargiñak parra beste lanik ez zuala egiten? Ezta deus ere.

Baño gure bi gazteen maitasuna, bai.

Ala izan oi gera guzti-guztiak liburuetan edo urruti ikusten ditugun maitaleekin, aien alkar ongi-aditzea naiago.

Ez, ordea, bestela; izaten dira geren artean begi-aurreko maitaleak bekaizkeriz ikusten dituztenak.

Dana-dala, gure bi gazteak iñori kalterik egin ezik (ajola zien besteengatik), politak eta zintzoak zitzaizkigun.

Barrengo mamitik ezagutzen genituan.

Martin-ek Mirele maitatzea nai genuan eta Mirele-k orobat.

Uskeriren bat kezkatu ote zitzakean bildur giñan.

Usategiko arratsalde arek pozik utzi ginduan.

Eta ori orain asko ez dala jaso ba-zan ¿zer geroztik?.

Martin eta Margarite anaitzakoak dira.

Bi illabete ere ez da izango Martin eta Mirele Elizondo-n ezkondu (...).